Borgoinarren alderdia
Borgoinarren alderdia (frantsesez: Bourguignons) Ehun Urteetako Gerran (Frantzia eta Ingalaterra artean, 1337-1453) Borgoinako dukearen aldekoak eta Armañac-ekoen (Orléans-ko dukearen aldekoen) aurkakoak ziren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karlos VI.aren erotasunaz baliaturik, Frantziako koroaren jabe egiten saiatu ziren borgoinarrak, Joan Beldur Gabea buru, eta ingelesekin bat egin zuten. Orléans-ko dukea hil ondoren (1407), Elisabet Bavariakoa erregina borgoinarren alde jarri zen, agintea mantentzearren. Joan Beldur Gabea hil ondoren, Filipe Onberak ingelesekin negoziatu zuen Troyesko Ituna 1420. urtean. 1431. urtean, borgoinarrek Joana Arc-ekoa atxilo hartu eta ingelesen eskuetan utzi zuten. Azkenean, Filipe Onbera eta Karlos VII.a adostasunera etorri ziren eta Arrasko Itunak gerra zibilaren bukaera ekarri zuen (1435).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-3-14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |